Aurkezpena

Zarautz Kirol Elkarteak aurten ere Jolasti Udalekuak antolatuko ditu eta baita teknifikazioa saioak ere.


 

JOLASTIren EZAUGARRI NAGUSIAK:

-         Txandaka edo asteka antolatzen da.

-         Astelehenetik ostiralera.

-         Batez ere LHko ikasleei zuzendua dago.

-         Goiz guztiko ekintza.

-         Aisia (txangoak, jolasak...) eta kirol hastapeneko jolasak uztartuko dira.

-       Jolastiko eskeintza, burutzen den erreferentziko egoitzaren arabera eta antolatzaileen arabera banatzen da (areto futbola, errugbia, eskubaloia, futbola, eta saskibaloia).

      Instalakuntzak: ASTI, ARITZBATALDE KIROLDEGIA, ARITZBATALDE BERRIA KIROLDEGIA, LIZARDI GUNEA, ARITZBATALDE FRONTOIA, ZINEMA FRONTOIA.

 

TEKNIFIKAZIOren EZAUGARRI NAGUSIAK:

 -        Txandaka edo asteka antolatzen da  (Izen ematea txanda batean baino gehiagotan egin daiteke).

-         Astelehenetik ostiralera.

-         Batez ere LH 6ko eta DBHko haurrei zuzendua dago.

-         1, 2 edo 3 orduko ekintza, kirolaren arabera.

-         Teknifikazioko saioak berriz kirol zehatzeko trebeziak ikastera bideratutako saioak dira. Entrenamenduak.

 

Instalakuntzak: ASTI, ARITZBATALDE KIROLDEGIA Halterofilia gunea, ARITZBATALDE BERRIA KIROLDEGIA.


 

SASKIBALOIA: sailetan Teknifikazioak (entrenamenduak) eskainiko dira. 

FUTBOL: sailetan Teknifikazioak (entrenamenduak) eskainiko dira.

HALTEROFILIA: sailetan Functional Cross Training (entrenamenduak) eskainiko dira.

 

 

 IZEN EMATEA:

Maiatzaren 8an  aurre-izenematea martxan jarriko da. 

Izen emateak asteka edo bateratuak egin daitezke, ordainketak aldiz asteka.

TXANDA BAKOITZARI dagokion baieztapen/ordainketa emaila, TXANDA baino 10 egun lehenago, jasoko duzue eta 3 eguneko epean egin beharko da ordainketa (pasarela de pago bidez), horrela egiten ez bada plaza galduko da. BEHIN BETIKO plazaren baieztapena, ordainketa burutu ondoren emango da

Aurre-izenematean egindako txanda bakoitzeko email bat bidaliko da.

TXANDA batean izenematea egiteko, aurreko asteko asteazkena izango da izen emateko azken eguna.

Behin izen-ematea eginda, haurren batek txandaren batean baja eman nahiko balu, ez da dirurik itzuliko eta eskeintza batetik bestera aldaketa egin nahi bada, behin betiko izen ematea burututa dagoenean, aldaketa horrek 10€ko penalizazioa izango du uzten den udalekuaren alde.

PREZIOAK:

 

Argitaratu  diren prezioak iazkoaren antzekoak dira.

 

Bi dira, nagusiki, aurten ere Jolasti udalekuak eskaintzera bultzatzen gaituzten helburuak: batetik, zarauztarren beharrei erantzutea, eta, bestetik, ZKE bizirik mantentzeko beharrezkoak ditugun boluntario gazteei udaran diru sarrera bat eskuratzeko aukera ematea.

 

Bukatzeko, jakin antolaketa guzti hau ez litzatekeela posible izango Zarauzko Udalaren eta Zarautz Kirol Elkartearen elkarlan oparoari esker ez balitz.